viernes, 23 de mayo de 2008

Ponle música a la vida!

Hau hil ez dadin laburki zeoze idazteko konpromisua nabari dut. Gaur musikari buruz arituko naiz, lehen esan bezela lerro gutxitan, inspirazioa galduta baitaukat.Ez dut ezer sakonduko, ez naiz musika mota desberdinetaz arituko ezta musikaren merkatuari buruz bakoitzak ditugun iritzietaz... gaur musikak duen garrantzia aipatu nahi dut, gure bizitzako etapa guztietan musika mota edo estilo bat izan dugu alboan, gure pertsonalitatearen edota egoera animikoen islada zuzena da. Melodia bate garai bat, pertsona bat, toki bat... burura ekartzeko gai da, entzumenaren bitartez gure soinean sartu eta odolaren habiadura estimulatzen du.
Pertsonalki, gaur egun X modu batekoa banaiz musikak zerikusi handia izan du, nere kasuan balore eta printzipio asko transmititu baitizkit nerekin bat zetorren musika mota aurkitu arte; hobe esanda, nerekin bat zetozten abestiak aurkitu arte, musikatik bizitzara eraman dudan gauza nagusietako bat hori izan baita: bide desberdinetara zabaldu eta eskrupulorik ez izatea, gauza desberdinak probatu eta ezagutzea...
Ez dakit zein zentzu duen aipatutakoa esatea, baino bueno... aktualizatzea zan kuestioa:D