domingo, 4 de mayo de 2008

Ilusioez bizitzea.

Gauza polita da, agian munduan daudenetatik politena, nahiz eta badakizun segur aski hau ez dela beteko, ez dela egia. Baina pozik bizi zarenez, zure horretan jarraitzen duzu, gezur batean bizi zarela esaten dizuten ahotsei kasu gehiegirik egin gabe.

Izan ere, zertarako kasu egin? Zure munduan zoriontsu zara, berdin dizu beteko den edo ez den beteko, eta betetzekotan noiz, edo nola.

Eta benetan gertaera hori jazoko ez dela aditzera ematen dizun kolpea heltzen den momentuan, zera pentsatzen duzu: berdin dit. Eta benetan, berdin dit. Izan ere, ilusioez bizi banaiz, ezin ditzaket alde batera utzi, haietaz bizi naizelako.

Aspaldian nuen ilusio bat, oraindik gordea dut nire baitaren sakonenean txoko batean, inork ez dit kenduko, inork ez du ilusio faltsu bat nahi. Denbora joan ahala txoko horretan ahaztuta geratuko da, inor konturatu barik, nire barrena suntsituz, baina horrela gustorago biziko naizenez, hala bedi.