jueves, 9 de octubre de 2008

Zauriz betetako ura (kerobia)

Egunsentiarekin bat lausotzen zait
Bakarrik bizirauteko gai naizela.
Itsasontzi bat hartu nuen
Bertan itotzeko,
Zauriz betetako uretan hondoratzeko

Haizearen aurrean ez banaiz ixiltzen
Nahikoa izango da neretzat;
Zurekin gau hotzean
Logela ilunean
Gauez,gauaren argipean
Zurekin gau beltzean
Logela ilunean
Gauez gauaren argipean

Norbaitek idatziko al du
Esaldi bat bederen
Sentitu nuen guztiaz
Ni joan baino lehen
Akats handiegia al zen
maitatzen ikastea,
Nire izatea soilik doan ematea.

Haizearen aurrean ez banaiz beldurtzen
Nahikoa izango da neretzat
Zurekin gau hotzean
Logela ilunean
Gauez,gauaren argipean
Zurekin gau beltzean
Logela ilunean
Gauez,gauaren argipean.

No hay comentarios: