Grinak piztu eta penak itzali
argiak itzali eta kandelak piztu
Amets hau hastera doa
Nire itsasoaren azpian hegan egin
Zu airetik igerian zoazen bitartean
Plazerraren kilimak eztarrira iritsi eta ito gaitzaten arte
Nahas ditzagun errealitatea eta fikzioa
Jolas gaitezen mingainak korapilatzera
eta egin dezagun salto ilargian eseri eta munduari oihu egiteko
Hala ere, lurrera berriro jaustean nire malkoekin irrist egin eta ametsetik esnatu naiz
Eta ez, neska, bion artekoa ezinezkoa da
batera egon gaitezke baino inoiz ez naiz zure barnean izango
inoiz ez naiz zure barnean disolbatuko
inoiz ez gara biok bat izango
Izan ere, neska, ni olioa bezain lodia eta zu ura bezain gardena zara. Gure ahalegin guztiak eginda ere, ezingo gara batu, ama naturak horrelakoxeak egin baikaitu.
Horrela bada, arren, korri egin ibaietatik behera eta besarka ezazu itsasoa. Ni botila batean sarturik geldituko naiz, nire txanda noiz ailatuko, zure oroitzapenak ondasunik garestienak ditudan bitartean.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
1 comentario:
Joooeee oso poliitaa tioo..(K)
PD: hamen e idazteizut..:)
Adriiana..
Publicar un comentario